Zarena zarelako.

.

Hau al da berdintasunerako biderik egokiena? otsaila 13, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 10:46 am

Gaur egun emakumeek eta gizonek edozein lanbide izan dezakete. Badaude suhiltzaileak diren emakumeak, baita erizainak diren gizonak ere. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak arlo horretan gainditu ditugula esan dezakegu. Baina, desberdintasun hau bere osotasunean gainditu izan bagenu ez litzateke emakumeen aurkako indarkeria existituko.

 Egunero, Euskal Herrian emakumeenganako 13 eraso izaten dira batez beste. 2009an guztira, 4.859 emakumek jasan zituzten tratu txarrak. Zifra hauek ikaratzekoak dira, eta hau ikusita berdintasuna gure gizarte garatuaren ezaugarrietako bat dela pentsatzen jarrai dezakegu?  Gainera, hedabideek diotenez etxeko tratu txarrek %8,5eko igoera izan zuten iaz.

 Emakumeen aurka egiten den bortizkeria eraso larria izan daiteke bai euren osasun fisikorako bai psikologikorako. Horrela, emakumeen giza eskubideak urratzen dira, eta honek gizartean eragin handia du. Aldi berean, arazo honen jatorria geure gizartearen egituran aurkitzen da, hau da, gure gizartean emakumeak gizonezkoekin alderatuta ezberdintasun egoeran daude, gizonen menpe daude. Pentsa dezakegu hau iraganeko gauza dela, baina ez da horrela, telebistan egunero ikusten baitugu hau ezeztatzen duen berriren bat.

 Gehienetan, etxeko tratu txarrei buruzko berriak entzuten ditugu irratian zein telebistan. Indarkeria mota honek du gizartean eragin handienetakoa, izan ere, honen helburua ez da lesio bat eragitea, baizik eta bestea menderatzea botere jarrera bat izanik. Horregatik, etxeko tratu txarrak, gehienbat, gizonek eragiten dituzte. Erasoak hainbat motatakoak izan daitezke, fisiko eta psikologikoez gain ekonomikoak ere badaude; tratu txar hau jasaten duen pertsonari bere dirua erabiltzea ukatzen dio eragileak. Familia batean arazo hau areagotzen duten faktoreak agertu daitezke. Esate baterako, orain krisiaren ondorioz etorri den langabeziaren igoerak tratu txarren arriskua areagotu dezake, eta baita horrek eragiten duen ezegonkortasun ekonomikoa ere.

 Hau guztia ikusita, gaur egun oraindik existitzen den ezberdintasun-egoera agerian gelditzen da. Indarkeria sexista eragozteko, ezberdintasun hauek ezabatu behar dira lehenik. Horretarako, gizartearen heziketan esku hartu behar da, pertsonen gizarteratze prozesuan parte hartzen duten erakunde eta mekanismoen bidez. Ikastetxeetan, egungo gizarteko estereotipoak aldatzen joatea izango litzateke, beraz, irtenbiderik eraginkorrena. Beharbada, prozesu hau jarraituz, etorkizunean emakumeen aurkako indarkeria Historia liburuetan agertuko den gauza izango da. Hau gertatu arte, Euskal Autonomia Erkidegoan doako gizarte-baliabideen sare sendoa egongo da, tratu txar hauen biktimak diren emakumeak laguntzeko.

Idoia Serrano.

 

One Response to “Hau al da berdintasunerako biderik egokiena?”

  1. Iñigo Says:

    Arrazoi handia duzu, bai esaten duzun gauzetan eta bai horren kontra egin behar diren gauzetan. Egia hutsa azken finean…


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s