Zarena zarelako.

.

Bihar egingo dut! martxoa 2, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 8:16 pm

Zenbatetan entzun dugu esaldi hau? Behar baino gehiagotan, hau da erantzunik egokiena.
Astelehena, etxera heldu zara, erlojua begiratu: seiak dira! Lur jota zaude, baina, zure eguna ez da amaitu; futbola, saskibaloia, musika, ingelesa… Azkenean ia afaltzeko orduan heltzen zara etxera eta orain zer? Etxeko lanak egitera? Orduan bai, hurrengoa esan beharko dugu: bihar egingo dut!
Hurrengo eguna antzerakoa izango da, baina, zure mahiaren gainean dagoen paper multzoa oraindik altuagoa izango da. Hori ikusita, hitz magikoak esatea besterik ez duzu: bihar egingo dut!
Egunak pasa ahala hau txarrerantz doa. Orduan, momentu bat heltzen da non ezer ez egitea aukeratzen duzun. kokoteraino!

Egia da, hitz hauek beti beharrezkoak izango direla, baina gehiegi erabiliz gero…alfer hutsa izatera helduko zara! Beraz, hitz hauek, beste hainbat gauzen antzera onuragarriak izan daitezke, neurrian erabiltzen baditugu!

 

2 Responses to “Bihar egingo dut!”

  1. uff egi hutsa da hori!!! etxeko lan geroz eta gehiago eta orduan eta arrazoi handiagoz esaten duzu bihar egingo dut… baina nire ustez heltzen da momentu bat non etxeko lanak egiten hasten zaren…

  2. Nahiz eta testua ez irakurri, izenburua ikusis gero nire ustes bihar egingo dut galdera danoi burutik pasatzen jaku, baina batzuek galdera hori ez dute jaramonik egiten, eta beste batzuek larregi jaramon egiten dogu.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s