Zarena zarelako.

.

Hau entzun behar izatea ere… apirila 20, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 8:25 pm

Egia esan, azkenaldi honetan bloga ahaztuta nuen, baina hobe dut lehen bai lehen martxan jartzea. Pasadan egunean interneten bueltaka nenbilela lapurreta batzuei buruzko hainbat anekdotekin topo egin nuen. Noizbait pentsatu al duzu lapurreta bat barregarria izan ahal zela?

Historian zehar hainbat lapur oso ezagunak izan dira euren inteligentzia dela eta. Hainbat urtetan zehar lapurretan ibili direnak, polizia euren atzetik izanda ere inoiz kartzelan egon ez direnak, bere lapurretetan itzelezko diru kantitatea eskuratu dutenak inor zauritu gabe… Lapur eleganteak diren horietakoak. Horrez gain, beste lapur batzuk ere badaude: Ezin baino tuntunagoak direnak.

Behin, lapur bat etxe batean lapurretan egiten egoala hurrengo hau gertatu zen: lapurra dirudienez lur jota egoan eta birritan pentsatu gabe, hain erosoa zirudien ohean etzan zen. Lotan gelditu zen etxearen jabeak heldu zirenen arte. Imajina ezazu bihar etxera heltzerakoan gizon bat zure ohean lotan aurkitzen duzula?

Beste istorioa barregarri bat ere aurkitu nuen. Orduan, lapur batzuk artaburu hutsak zirela ondorioztatu nuen… Lapur batek seguritate kamera bat ostu zuen, baina gauza garrantzitsu bat ahaztu zitzaion, kameraren zintan bertan utzi zuen. Beraz, poliziak erraz antzeman zuen lapurra nor izan zen, zintan ikusi ahal zen argi eta garbi bere tuntun aurpegia.

Sinesgaitza benetan… Egunen baten lapurretan egin nahi izanez gero burua erabili! Hona hemen bideo barregarri bat =)

 

6 Responses to “Hau entzun behar izatea ere…”

  1. jajaja bai burua erabili behar da… horiek…ilea eramateko baino ez dute… jajaj

  2. Norarekin ados nago. Ai ama! Zelako bideoa jarri dozun! Jajaja

  3. jajaja hau ikusi eta gero, nahiago dot parkinson gaixotasuna daukan pertsona bategaz panderetak lapurtzen joatea, lapur profesional eta elegante hauekaz baino.

  4. ANDER ALZOLA Says:

    Zelako lapur tontoak hauek! Oso bideo barregarria, baina hau ere ikusi behar zenuke, lapur honi denetarik pasatzen zaio!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s