Zarena zarelako.

.

BIZIMODU ERRAZEGIA? maiatza 8, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 12:09 pm

Atzo, amaren eguna zela eta familia guztia elkartu ginen bazkaltzeko. Amamak hartu zuen hitza eta bere gaztetako bizimoduaz aritu zen ordu betez. Kontakizun haiek entzuteak gaur egungo gazteon bizimoduari buruz hausnartzea eragin zidan. Amamak zioenez gazteok dena errazegia dugu orain. Alde batetik amamak arrazoia du; orain dela 50 urte bizi izango bagina, jada lanean arituko ginateke. Horrez gain, “errazegia” hitzak ez du gazteon bizimodua bere osotasunean deskribatzen.

Gizartea asko aldatu da azkenengo urteotan eta orain, gazteon zeregin nagusiena ikastea da, lan egitea baino. Gainera, gazteok ikasteari beste “zeregin” bat gehitzen diogu: ondo pasatzea. Beraz, hau ikusita ez da harritzekoa amamak gure bizimodua erraza dela esatea.

Amamak ez dakiena zera da, berak izandako bizimodua antzinako dela. Orain dena aldatu da eta gazteon helburua etorkizunean izango duten lanaren inguruan dago, ikastearen garrantziaren inguruan alegia. Honek ez du bizitza inola ere ez errazten. Goizean goizetik behartuta ikusten dugu geure burua gustuko ez ditugun gauzak egitera, bakarrik gure etorkizunean lanpostu ona edukiko dugula bermatzeko. Nagusi askok esaten dutenez ikasleok klasetik irten eta nahi duguna egiteko bezain beste denbora libre dugu; hau ez da egia.

Klasetik irteterakoan hau guztia izaten dugu geure burutik bueltaka: ikasgai guztietako azterketak prestatu, etxeko lanak egin, entregatu beharreko lanak eperako amaitu…. Argi dago gauza guzti hauek egiteko denbora asko behar dela. Badaude ikasle batzuk, batxilerrean batez ere, gainditzearekin nahiko dutela, unibertsitaterako ez dutelako nota alturik behar. Hauek izaten dira bizimodu errazagoa dutenak, hala ere, hauek ere lan egin behar dute. Bestalde, nota altua behar duten ikasleek gorriak ikusten ditugu hau lortzeko. Baina hau ez da amaitu, ikastola edo eskolako lanei eskolaz kanpoko ekintzak gehitzen zaizkie.

“Ingelesa jakitea ezinbestekoa da lanpostu on bat lortzeko, eta frantsesa eta alemana…”, “Musika ikasteari esker unibertsitaterako kredituak lortuko dituzu, ez utzi saxoa jotzeari” , “Egun osoa pasatzen duzu telebista aurrean etzanda ezer egin barik, noizbait kirola egin beharko duzu” Hauek izaten dira ia egunero entzun behar izaten ditugunak eta benetan jasanezina da. Geure gizartea dela eta gazteok presionatuta gaude; ahalik eta hobeen egin behar duzu dena zeure helburua lortu nahi baduzu. Beraz, klasetik irteterakoan ingeleseko klasetara edota mateko partikularrera. Gero, kirola egitera; futbola nahiz saskibaloia. Azkenik, etxera lur jota heldu eta orduan etxeko lanak dituzu zure zain mahai gainean, guztiak pilaturik edozein momentutan mahaitik jauzteko arriskuan. Non galdu da gure bizitza hain erraza egiten duen denbora librea?

Beraz, guraso, irakasle eta bestelakoak, gauza bat esan gurako nizueke: hurrengo baten, gure bizimodua errazegia dela esan baino lehen, galdetu egiozue lanean buru-belarri ibili behar diren ikasle horiei ia euren bizimodua hain erraza den.

 

3 Responses to “BIZIMODU ERRAZEGIA?”

  1. Iñigo Says:

    Arrazoi osoa duzu, gauza bateri buruz zure iritzia emon aurretik lehenengo gauza hori bere osotasunean aztertu behar da eta ez mundu guztiak egiten duen moduan, hau da, bere ikuspuntutik. Oso ondo idatzita dago eta gauzak argi esaten dituzu. Seguru zure amamari irakurriko bazenioke argudio testua konbentzituko zenukela, jeje.

  2. egia da, izan ere, nahiz eta gure bizimodua haiena baino errazagoa izan, guk haiek ez zituzten beste betebehar batzuk ditugu, ikastea adibidez.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s