Zarena zarelako.

.

holan jarraituz gero… otsaila 8, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 2:13 pm

Ondotik pasa, eta konturatu ere ez…

holan galtzen dogu bizitza honetako ederrena.

 

Zergatik horrela izan behar? otsaila 6, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 1:00 pm

Geure munduan jasanezinak diren egoerak daudela badakigu. Baina, zerbait egiten al dugu ala besterik gabe, beste alde baterantz begiratzen dugu? Bai, zorte handia izan dugu hemen jaio izateagatik eta horregatik ez gaitu arduratzen beste leku batzuetan gertatzen ari dena. Ez gara konturatzen munduko pertsonen gehiengoa pobrezia hutsean bizi direla.  Gainera, leku horrek telebistan eta abarretan soilik ikusten ditugunez urrunegi somatzen ditugu, hori da geuk egiten dugun akatsa.

 

Pobrezia ez dago hain urrun, gure herriko kaleetan ere ikusi daikegu. Eta zer egiten dugu? Ezer gertatu izango ez balitz bezala jokatu. Aurrera jarraitu, denda batean sartu eta DC, Volcom edo antzeko marka bateko kamiseta garestia erosi…

 Zer gertatuko litzateke eskale haien lekuan gu geu egongo bagina? Mundua ez genuen begi berberekin begiratuko, geure kexkak oso desberdinak izango lirateke…