Zarena zarelako.

.

Gure istorioa. maiatza 16, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 1:55 pm

Lurreko biztanle maiteok:

Istorio bat kontatu nahi dizuet, ez da istorio atsegina edota polita, beldurgarria baizik. Kontatu beharreko istorioa da, gure istorioa alegia.

“Bazan behin,  espazioan galduta aurkitzen zen planetatxo bat. Planeta horretan milaka gizaki bizi ziren. Planeta hain zen txikia eta bertan hainbeste gizaki bizi zen non planetatxoaren ia gainazal guztia hartzen zuten. Horrez gain, denak ondo konpontzen ziren. Normalean, gatazkak sortzen ziren taldeen artean, baina, laster konpontzen zituzten, ez baitziren oso larriak.

Egun batean, Lur izeneko umetxo batek, hondartzan egin berri zuen zulo batean jolasten zebilela, behera begiratu eta bere behatzen artean argi izpi batzuk ikusi zituen. Harriturik, zuloa handitu zuen bere eskutxoak erabiliz. Orduan, inoiz espero izan ez zuen zerbait topatu zuen. Harri borobil eta distiratsu bat omen zegoen zuloaren barruan, zer izango ote zen hori?

Itxuraz garrantzirik izan ez zuen aurkikuntza honek, urte batzuk geroago planeta suntsituko zuen. Lur, zergatik eraman ote zenuen harri hori zure etxera? Erantzuna nahiko erraza da: Lur gizaki bat zen eta beste gizaki guztiak bezala, aurkitzen zuen guztia berea izatea nahi zuen; bai, gizaki guztiak horren berekoiak gara.

Lur etxeko atetik sartu zenean, harria eskuetan zeramala familia guztia zur eta lur gelditu zen hari begira. Harri hau oso baliagarria zen, garai hartan ez baitzegoen argi indarrik eta gauak ilunak eta hotzak izaten ziren. Auzoko taldeek honen berri izan zutenean, zoroak izango balira bezala hondartzarantz abiatu ziren beste harri bat topatzeko itxaropenarekin. Ez zuten denbora askoz bilatzen egon behar, laster beste harri bat aurkitu zuten. Modu berean planetako beste familia eta talde guztiek euren harria hartu zuten. Jadanik, Lurrek hain gogoko zuen hondartza suntsiturik egoan. Hala ere, orain gizakiek ez zuten gauean hotzik pasatzen, hori abantaila nabarmena izan zen.

Planetatxoan bazegoen gizaki bat, Diru, beste guztiak baino berekoiagoa zena. Honek ez zuen familiarik, inork ez baitzuen berarekin egon nahi. Gizakiz inguraturik egonagatik ere, Diru bakardade hutsean bizi zen. Honi irtenbide bat topatu zion, harri gehiagoren bila habiatu zen eta mendi handi baten gailurrean beste harri bat topatu zuen. Handik astebetera, Diruk hogei harri distiratsu zituen bere etxean gordeta eta hau ez zen denbora askoz sekretu bat izan. Planetako beste pertsona askok ,Diruk egin zuen bezala, hainbat harri berenganatu zuten.

Zenbat eta harri gehiago izan, pertsona garrantzitsuagoa izatera helduko zirela pentsatzen zuten. Honek gatazkak  sortarazi zituen taldeen artean eta aldi berean planetan ondorio larriak eragin zituen. Ia konturatu gabe planeta zuloz betetzen zihoan, geroz eta txikiagoa zen, eta lehen gizakiak izan zirenak orain  ez ziren animali izatera heltzen. Benetako gizaki gutxi geratzen ziren gure planetatxoan, eta hauek ziren planetaren egoeraz ohartzen ziren bakarrak. Lurren familia errudun sentitzen zen lehenengo harriaren jabe egin zirelako, baina, besteek ez bezala Lurren familiak harri batekin nahiko izan zuen denbora guzti horretan. Lur, azken urteotan hazi egin zena, bere “akatsari” aurre egiteko irtenbideak bilatzen hasi zen eta asko saiatu zen arren planeta jadanik akabatuta zegoen. Beranduegi zen. Agur ene planetatxo maitea, barka  egidazu.”

Planetatxo hori Lurra izan daiteke. Lur, gutako edozein izan beharko litzateke. Diru, mundu honetako pertsona asko bezalakoa da, mundua suntsitzen dabiltzanak alegia. Harri distiratsuak, erabilera desegokia emateko gure planetari ostu egiten dizkiogun baliabideak dira.

Beraz, ama lurra zaintzea da gure irtenbide bakarra, hau akabatuz gero gu geu ere akabatuta egongo baikara.

Zuetako bat.

 

2 Responses to “Gure istorioa.”

  1. uff idoia egi hutsa!! Baina gauden momentuan ya oso zaila izango da jendea kontzientziatzea bere ohitura txarrak aldatzeko… Baina saiatu saiatu behar gara.

  2. Iraia Says:

    Arrazoi osoa dozu idoia. Jendea lurraren egoeraz ohartu behar da… argi dago zaila dala baina guztiok ahalegin txiki bat eginda lortu daikegu.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s