Zarena zarelako.

.

Ganadua, berotegi efektuaren erantzulea. maiatza 23, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 9:43 pm

CFCei buruz zerbait entzun dugu jadanik komunikabideetan, baina, zer gertatzen da atmosferara isurtzen diren beste gas batzuekin? Ganadua da gas hauetako baten erantzule nagusia, metanoarena alegia.

Azkenaldian, hainbat ikerketa egiten ari dira gai honen inguruan. Esaterako, Argentinan egindako ikerketa batean plastiko poltsa batzuk jarri dituzte behien urdailarekin kontaktuan isurtzen duten metano kantitatea neurtu ahal izateko. Beheko argazkian ikusten den bezala barregarria gertatu daiteke, baina emaitzak ez dira inola ere ez barregarriak. Izan ere, egunero 800.000 l metano isurtzen direla kalkulatu da. Argentinan berotegi efektuko gasen %30 suposatzen du zifra honek, beraz, ikertzaileek behien dietan moldaketak egitea pentsatu dute.

Beste alde batetik, metano kantitatea murrizteko beste ikerketa batzuk ere egin dira. Australian ganadua berotegi efektuko gasen %14aren arduraduna da, horregatik, gai hau sakonki aztertu dute. Azkenik, behien urdailera bakterio berezi bat transmititzea pentsatu dute.  Modu honetan ez dute metanorik sortuko, baina, prozesua ez da horren erraza; proiektu honek 2-3 urte inguru iraun dezake.

Ondorioz, ondo legoke ganaduak sortzen duen metanoa murriztea. Horrez gain, irtenbiderik eraginkorrena gure dieta moldatzea izango litzateke, okel gutxiago kontsumituz.

 

Gure istorioa. maiatza 16, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 1:55 pm

Lurreko biztanle maiteok:

Istorio bat kontatu nahi dizuet, ez da istorio atsegina edota polita, beldurgarria baizik. Kontatu beharreko istorioa da, gure istorioa alegia.

“Bazan behin,  espazioan galduta aurkitzen zen planetatxo bat. Planeta horretan milaka gizaki bizi ziren. Planeta hain zen txikia eta bertan hainbeste gizaki bizi zen non planetatxoaren ia gainazal guztia hartzen zuten. Horrez gain, denak ondo konpontzen ziren. Normalean, gatazkak sortzen ziren taldeen artean, baina, laster konpontzen zituzten, ez baitziren oso larriak.

Egun batean, Lur izeneko umetxo batek, hondartzan egin berri zuen zulo batean jolasten zebilela, behera begiratu eta bere behatzen artean argi izpi batzuk ikusi zituen. Harriturik, zuloa handitu zuen bere eskutxoak erabiliz. Orduan, inoiz espero izan ez zuen zerbait topatu zuen. Harri borobil eta distiratsu bat omen zegoen zuloaren barruan, zer izango ote zen hori?

Itxuraz garrantzirik izan ez zuen aurkikuntza honek, urte batzuk geroago planeta suntsituko zuen. Lur, zergatik eraman ote zenuen harri hori zure etxera? Erantzuna nahiko erraza da: Lur gizaki bat zen eta beste gizaki guztiak bezala, aurkitzen zuen guztia berea izatea nahi zuen; bai, gizaki guztiak horren berekoiak gara.

Lur etxeko atetik sartu zenean, harria eskuetan zeramala familia guztia zur eta lur gelditu zen hari begira. Harri hau oso baliagarria zen, garai hartan ez baitzegoen argi indarrik eta gauak ilunak eta hotzak izaten ziren. Auzoko taldeek honen berri izan zutenean, zoroak izango balira bezala hondartzarantz abiatu ziren beste harri bat topatzeko itxaropenarekin. Ez zuten denbora askoz bilatzen egon behar, laster beste harri bat aurkitu zuten. Modu berean planetako beste familia eta talde guztiek euren harria hartu zuten. Jadanik, Lurrek hain gogoko zuen hondartza suntsiturik egoan. Hala ere, orain gizakiek ez zuten gauean hotzik pasatzen, hori abantaila nabarmena izan zen.

Planetatxoan bazegoen gizaki bat, Diru, beste guztiak baino berekoiagoa zena. Honek ez zuen familiarik, inork ez baitzuen berarekin egon nahi. Gizakiz inguraturik egonagatik ere, Diru bakardade hutsean bizi zen. Honi irtenbide bat topatu zion, harri gehiagoren bila habiatu zen eta mendi handi baten gailurrean beste harri bat topatu zuen. Handik astebetera, Diruk hogei harri distiratsu zituen bere etxean gordeta eta hau ez zen denbora askoz sekretu bat izan. Planetako beste pertsona askok ,Diruk egin zuen bezala, hainbat harri berenganatu zuten.

Zenbat eta harri gehiago izan, pertsona garrantzitsuagoa izatera helduko zirela pentsatzen zuten. Honek gatazkak  sortarazi zituen taldeen artean eta aldi berean planetan ondorio larriak eragin zituen. Ia konturatu gabe planeta zuloz betetzen zihoan, geroz eta txikiagoa zen, eta lehen gizakiak izan zirenak orain  ez ziren animali izatera heltzen. Benetako gizaki gutxi geratzen ziren gure planetatxoan, eta hauek ziren planetaren egoeraz ohartzen ziren bakarrak. Lurren familia errudun sentitzen zen lehenengo harriaren jabe egin zirelako, baina, besteek ez bezala Lurren familiak harri batekin nahiko izan zuen denbora guzti horretan. Lur, azken urteotan hazi egin zena, bere “akatsari” aurre egiteko irtenbideak bilatzen hasi zen eta asko saiatu zen arren planeta jadanik akabatuta zegoen. Beranduegi zen. Agur ene planetatxo maitea, barka  egidazu.”

Planetatxo hori Lurra izan daiteke. Lur, gutako edozein izan beharko litzateke. Diru, mundu honetako pertsona asko bezalakoa da, mundua suntsitzen dabiltzanak alegia. Harri distiratsuak, erabilera desegokia emateko gure planetari ostu egiten dizkiogun baliabideak dira.

Beraz, ama lurra zaintzea da gure irtenbide bakarra, hau akabatuz gero gu geu ere akabatuta egongo baikara.

Zuetako bat.

 

Gizakiok, kulturaniztasunaren oinarria

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 11:56 am

Nahiz eta jadanik denok ikusi duzuen hemen usten dizuet filosofian nire taldeak eta nik egin dugun bideoa. Alzolari eskerrak eman behar dizkiogu, berak montatu baitu bideo eta hori lan handia suposatzen du.

Beraz, espero dut bideo hau zuengan eragina izatea modu batean edo bestean, eta pertsona guztiok kultura aberats bat sortzen dugula ulertzea.

Bideoaren amaiera esaten dugun bezala:

LURREKO ABERASTASUN KULTURALA GURE ESKU DAGO,

ELKARRIZKETAREN BIDEA JARRAITZEA BESTERIK EZ DUGU.

 

Coca-Cola, zaharrentzako edaria? maiatza 13, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 9:11 pm

Dailymail.co.uk webgunean argitaratutako ikerketa batek dioenez gasa duten freskagarriak arinago zahartzea eragiten dute. Dirudienez, zahartze honen eragileak freskagarri hauek dituzten fosfatoak dira, freskagarriari zapore berezi hori ematen diotenak alegia. Astean bi freskagarri lata edatea nahikoa da gaixotasun batzuk izateko arriskua handitzeko.(pankreaseko minbizia, hezur ahulak, ahulezia muskularra…)

Baina, konturatu al gara egunero kontsumitzen ditugun elikagaiek ere fosfatoa dutela? Ogia, okela eta pastelak adibidez.

Zergatik ez dugu onartzen zahartzea ezin dela ekiditu? Gizakion bizi-zikloaren barruan sartzen da zahartzea eta horrela izan behar da. Bizitzako garai guztiak bizi behar direla uste dut, horretarako aukera badugu, argi dago. Beraz, pasadan egunean egin genuen entzumenean Egañak zioen bezala, nik be zahartzarora heldu nahi dut, baina bere momentuan. Bitartean ez dut hainbeste Coca-Cola edango. =P

 

BIZIMODU ERRAZEGIA? maiatza 8, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 12:09 pm

Atzo, amaren eguna zela eta familia guztia elkartu ginen bazkaltzeko. Amamak hartu zuen hitza eta bere gaztetako bizimoduaz aritu zen ordu betez. Kontakizun haiek entzuteak gaur egungo gazteon bizimoduari buruz hausnartzea eragin zidan. Amamak zioenez gazteok dena errazegia dugu orain. Alde batetik amamak arrazoia du; orain dela 50 urte bizi izango bagina, jada lanean arituko ginateke. Horrez gain, “errazegia” hitzak ez du gazteon bizimodua bere osotasunean deskribatzen.

Gizartea asko aldatu da azkenengo urteotan eta orain, gazteon zeregin nagusiena ikastea da, lan egitea baino. Gainera, gazteok ikasteari beste “zeregin” bat gehitzen diogu: ondo pasatzea. Beraz, hau ikusita ez da harritzekoa amamak gure bizimodua erraza dela esatea.

Amamak ez dakiena zera da, berak izandako bizimodua antzinako dela. Orain dena aldatu da eta gazteon helburua etorkizunean izango duten lanaren inguruan dago, ikastearen garrantziaren inguruan alegia. Honek ez du bizitza inola ere ez errazten. Goizean goizetik behartuta ikusten dugu geure burua gustuko ez ditugun gauzak egitera, bakarrik gure etorkizunean lanpostu ona edukiko dugula bermatzeko. Nagusi askok esaten dutenez ikasleok klasetik irten eta nahi duguna egiteko bezain beste denbora libre dugu; hau ez da egia.

Klasetik irteterakoan hau guztia izaten dugu geure burutik bueltaka: ikasgai guztietako azterketak prestatu, etxeko lanak egin, entregatu beharreko lanak eperako amaitu…. Argi dago gauza guzti hauek egiteko denbora asko behar dela. Badaude ikasle batzuk, batxilerrean batez ere, gainditzearekin nahiko dutela, unibertsitaterako ez dutelako nota alturik behar. Hauek izaten dira bizimodu errazagoa dutenak, hala ere, hauek ere lan egin behar dute. Bestalde, nota altua behar duten ikasleek gorriak ikusten ditugu hau lortzeko. Baina hau ez da amaitu, ikastola edo eskolako lanei eskolaz kanpoko ekintzak gehitzen zaizkie.

“Ingelesa jakitea ezinbestekoa da lanpostu on bat lortzeko, eta frantsesa eta alemana…”, “Musika ikasteari esker unibertsitaterako kredituak lortuko dituzu, ez utzi saxoa jotzeari” , “Egun osoa pasatzen duzu telebista aurrean etzanda ezer egin barik, noizbait kirola egin beharko duzu” Hauek izaten dira ia egunero entzun behar izaten ditugunak eta benetan jasanezina da. Geure gizartea dela eta gazteok presionatuta gaude; ahalik eta hobeen egin behar duzu dena zeure helburua lortu nahi baduzu. Beraz, klasetik irteterakoan ingeleseko klasetara edota mateko partikularrera. Gero, kirola egitera; futbola nahiz saskibaloia. Azkenik, etxera lur jota heldu eta orduan etxeko lanak dituzu zure zain mahai gainean, guztiak pilaturik edozein momentutan mahaitik jauzteko arriskuan. Non galdu da gure bizitza hain erraza egiten duen denbora librea?

Beraz, guraso, irakasle eta bestelakoak, gauza bat esan gurako nizueke: hurrengo baten, gure bizimodua errazegia dela esan baino lehen, galdetu egiozue lanean buru-belarri ibili behar diren ikasle horiei ia euren bizimodua hain erraza den.

 

Hau entzun behar izatea ere… apirila 20, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 8:25 pm

Egia esan, azkenaldi honetan bloga ahaztuta nuen, baina hobe dut lehen bai lehen martxan jartzea. Pasadan egunean interneten bueltaka nenbilela lapurreta batzuei buruzko hainbat anekdotekin topo egin nuen. Noizbait pentsatu al duzu lapurreta bat barregarria izan ahal zela?

Historian zehar hainbat lapur oso ezagunak izan dira euren inteligentzia dela eta. Hainbat urtetan zehar lapurretan ibili direnak, polizia euren atzetik izanda ere inoiz kartzelan egon ez direnak, bere lapurretetan itzelezko diru kantitatea eskuratu dutenak inor zauritu gabe… Lapur eleganteak diren horietakoak. Horrez gain, beste lapur batzuk ere badaude: Ezin baino tuntunagoak direnak.

Behin, lapur bat etxe batean lapurretan egiten egoala hurrengo hau gertatu zen: lapurra dirudienez lur jota egoan eta birritan pentsatu gabe, hain erosoa zirudien ohean etzan zen. Lotan gelditu zen etxearen jabeak heldu zirenen arte. Imajina ezazu bihar etxera heltzerakoan gizon bat zure ohean lotan aurkitzen duzula?

Beste istorioa barregarri bat ere aurkitu nuen. Orduan, lapur batzuk artaburu hutsak zirela ondorioztatu nuen… Lapur batek seguritate kamera bat ostu zuen, baina gauza garrantzitsu bat ahaztu zitzaion, kameraren zintan bertan utzi zuen. Beraz, poliziak erraz antzeman zuen lapurra nor izan zen, zintan ikusi ahal zen argi eta garbi bere tuntun aurpegia.

Sinesgaitza benetan… Egunen baten lapurretan egin nahi izanez gero burua erabili! Hona hemen bideo barregarri bat =)

 

PERPAUS MOTAK martxoa 21, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 9:32 pm

PERPAUS MOTAK

 

Bihar egingo dut! martxoa 2, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 8:16 pm

Zenbatetan entzun dugu esaldi hau? Behar baino gehiagotan, hau da erantzunik egokiena.
Astelehena, etxera heldu zara, erlojua begiratu: seiak dira! Lur jota zaude, baina, zure eguna ez da amaitu; futbola, saskibaloia, musika, ingelesa… Azkenean ia afaltzeko orduan heltzen zara etxera eta orain zer? Etxeko lanak egitera? Orduan bai, hurrengoa esan beharko dugu: bihar egingo dut!
Hurrengo eguna antzerakoa izango da, baina, zure mahiaren gainean dagoen paper multzoa oraindik altuagoa izango da. Hori ikusita, hitz magikoak esatea besterik ez duzu: bihar egingo dut!
Egunak pasa ahala hau txarrerantz doa. Orduan, momentu bat heltzen da non ezer ez egitea aukeratzen duzun. kokoteraino!

Egia da, hitz hauek beti beharrezkoak izango direla, baina gehiegi erabiliz gero…alfer hutsa izatera helduko zara! Beraz, hitz hauek, beste hainbat gauzen antzera onuragarriak izan daitezke, neurrian erabiltzen baditugu!

 

Iragarki on bat? otsaila 22, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 10:37 pm

Zenbatentan gertatu izan zaigu gauza bat entzutea eta beste batean pentsatzea?

 

Hau al da berdintasunerako biderik egokiena? otsaila 13, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 10:46 am

Gaur egun emakumeek eta gizonek edozein lanbide izan dezakete. Badaude suhiltzaileak diren emakumeak, baita erizainak diren gizonak ere. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak arlo horretan gainditu ditugula esan dezakegu. Baina, desberdintasun hau bere osotasunean gainditu izan bagenu ez litzateke emakumeen aurkako indarkeria existituko.

 Egunero, Euskal Herrian emakumeenganako 13 eraso izaten dira batez beste. 2009an guztira, 4.859 emakumek jasan zituzten tratu txarrak. Zifra hauek ikaratzekoak dira, eta hau ikusita berdintasuna gure gizarte garatuaren ezaugarrietako bat dela pentsatzen jarrai dezakegu?  Gainera, hedabideek diotenez etxeko tratu txarrek %8,5eko igoera izan zuten iaz.

 Emakumeen aurka egiten den bortizkeria eraso larria izan daiteke bai euren osasun fisikorako bai psikologikorako. Horrela, emakumeen giza eskubideak urratzen dira, eta honek gizartean eragin handia du. Aldi berean, arazo honen jatorria geure gizartearen egituran aurkitzen da, hau da, gure gizartean emakumeak gizonezkoekin alderatuta ezberdintasun egoeran daude, gizonen menpe daude. Pentsa dezakegu hau iraganeko gauza dela, baina ez da horrela, telebistan egunero ikusten baitugu hau ezeztatzen duen berriren bat.

 Gehienetan, etxeko tratu txarrei buruzko berriak entzuten ditugu irratian zein telebistan. Indarkeria mota honek du gizartean eragin handienetakoa, izan ere, honen helburua ez da lesio bat eragitea, baizik eta bestea menderatzea botere jarrera bat izanik. Horregatik, etxeko tratu txarrak, gehienbat, gizonek eragiten dituzte. Erasoak hainbat motatakoak izan daitezke, fisiko eta psikologikoez gain ekonomikoak ere badaude; tratu txar hau jasaten duen pertsonari bere dirua erabiltzea ukatzen dio eragileak. Familia batean arazo hau areagotzen duten faktoreak agertu daitezke. Esate baterako, orain krisiaren ondorioz etorri den langabeziaren igoerak tratu txarren arriskua areagotu dezake, eta baita horrek eragiten duen ezegonkortasun ekonomikoa ere.

 Hau guztia ikusita, gaur egun oraindik existitzen den ezberdintasun-egoera agerian gelditzen da. Indarkeria sexista eragozteko, ezberdintasun hauek ezabatu behar dira lehenik. Horretarako, gizartearen heziketan esku hartu behar da, pertsonen gizarteratze prozesuan parte hartzen duten erakunde eta mekanismoen bidez. Ikastetxeetan, egungo gizarteko estereotipoak aldatzen joatea izango litzateke, beraz, irtenbiderik eraginkorrena. Beharbada, prozesu hau jarraituz, etorkizunean emakumeen aurkako indarkeria Historia liburuetan agertuko den gauza izango da. Hau gertatu arte, Euskal Autonomia Erkidegoan doako gizarte-baliabideen sare sendoa egongo da, tratu txar hauen biktimak diren emakumeak laguntzeko.

Idoia Serrano.