Zarena zarelako.

.

Ganadua, berotegi efektuaren erantzulea. maiatza 23, 2010

Filed under: Uncategorized — batx1euskeraserrano @ 9:43 pm

CFCei buruz zerbait entzun dugu jadanik komunikabideetan, baina, zer gertatzen da atmosferara isurtzen diren beste gas batzuekin? Ganadua da gas hauetako baten erantzule nagusia, metanoarena alegia.

Azkenaldian, hainbat ikerketa egiten ari dira gai honen inguruan. Esaterako, Argentinan egindako ikerketa batean plastiko poltsa batzuk jarri dituzte behien urdailarekin kontaktuan isurtzen duten metano kantitatea neurtu ahal izateko. Beheko argazkian ikusten den bezala barregarria gertatu daiteke, baina emaitzak ez dira inola ere ez barregarriak. Izan ere, egunero 800.000 l metano isurtzen direla kalkulatu da. Argentinan berotegi efektuko gasen %30 suposatzen du zifra honek, beraz, ikertzaileek behien dietan moldaketak egitea pentsatu dute.

Beste alde batetik, metano kantitatea murrizteko beste ikerketa batzuk ere egin dira. Australian ganadua berotegi efektuko gasen %14aren arduraduna da, horregatik, gai hau sakonki aztertu dute. Azkenik, behien urdailera bakterio berezi bat transmititzea pentsatu dute.  Modu honetan ez dute metanorik sortuko, baina, prozesua ez da horren erraza; proiektu honek 2-3 urte inguru iraun dezake.

Ondorioz, ondo legoke ganaduak sortzen duen metanoa murriztea. Horrez gain, irtenbiderik eraginkorrena gure dieta moldatzea izango litzateke, okel gutxiago kontsumituz.

 

Utzi iruzkina